Empty

0 €

Erasoka

ORAINGOAN BAI! HURRENGORARTE ERASOKA!!

Vie, 12/20/2013 - 00:35 - Erasoka

Azken aldian bidali ditugun mezu pilarekin amaituz, Erasoka taldearen geldialdiaren aurretik azken kontzertua izango dena zehaztu dogu. Hainbat izan dira taldeak jaso dituen jarraitzeko animoak eta nahiz eta guri inori baino tristura handiago sortzen digun, beharrezkoa ikusten dugu geldialdi bat egitea. Honengatik, geldialdiaren aurretik egingo dugun azken kontzertua hurrengo astebukaeran izatea erabaki dugu, DERAILED eta GARRASIKA taldeak izango ditugularik oholtza gainean.

Abenduaren 27an izango da kontzertua Algortako Txorimalo Gaztetxean 21.30etatik aurrera. Kontzertu soilarekin taldekoek nahikoa ez daukagularik, egun osoko jaia antolatu dugu herritik zehar:

14.30 Bazkaria Abian Kultur Elkartean (Izen ematea Galtzagorri tabernan edo Abian Kultur Elkartean 25a baino lehen)

20.00 Urteko azken ostirala Telletxe enparantzan.

21.30 KONTZERTUAK GAZTETXEAN!! DERAILED + GARRASIKA + ERASOKA

00.00 Musika Gaztetxean! Tragu Merkeak!

02.30 Dj Mel-On Galtzagorri tabernan

Besterik gabe, eskerrik asko urte hauetan gure kontzertuetara hurbildu zareten guztiei!! GOGORATU ERASOKA EZ DAGOELA HILDA, ITZULIKO DA, INOIZ BAINO INDARTSUAGO!! Kontzerturako A.S.C (Algorta Skinhead Crew) eta Goofy Tropari egiten diegu deialdia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Euskal Herriko labar, baso, mendi, aran zein edozein bazterreko jendeari.

Erasoka Crew

cantryuslg